• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JON-MIRENA LANDA

2015-03-05 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Jon M. Landa 2

Kultur jardunaldiak 1. saioa

Jon-Mirena Landak, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko Katedradunak, hitzaldi bikaina eskaini zuen Don Bosco aretoan, XXVI. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldien hasieran: “Multikulturalitatea eta gorroto-diskurtsoa. Giza eskubide eta kristau baloreetatik hausnarketa”. Hizlariak datu asko jarri zituen guztion aurrean, galdera asko planteatu zituen eta elkarrizketa aberatsa bideratu zuen, ppt aurkezpen baten proiekzioaren laguntzaz. 40 entzule inguruk hartu zuten parte saioan.
Abiapuntuan, Jonek multikulturalitatearen adierazle batzuk azaldu zituen: Euskal Herria ez da homogeneoa, gaur mugikortasun handia dugulako eta globalizazioa eta mundu “birtualak” egunerokoak bihurtu zaizkigulako. 2013an Euskadiko biztanleen % 6,4a nazio askotako etorkinak ziren eta 214 kultu erlijioso desberdin praktikatzen ziren hemen. Elkarbizitza ongi antolatzen eta kudeatzen ikasi beharko dugu hainbat esparrutan: pribatuan, sozialean, politikoan, publikoan, legedian, …
“Gorroto diskurtsoa” pertsona talde bati buruz erabiltzen den hizkera gaiztoa edo negatiboa da; arraza, etnia, nazioa, erlijioa, sexu orientazioa, ideologia, jatorri soziala … kontuan hartuz, talde hori gutxiesten da eta biolentziaren aurreko urratsa izan daiteke. Munduko bigarren Gerraren ondoren, Europan diskurtso hau guztiz debekatu zen, batez ere nazien inguruan. Estatu Batuetan orokorrean ez dago ideologia honen debeku legalik, baina gizartearen egitura sendoak ikuspuntu hauek gainditzea ahalbidetzen du, elkarrizketa erabiliz.
Giza Eskubideen Aldarrikapena 1948n adostu zen Nazio Batuetan, gerretan egin ziren sarraskiak gainditzeko … Lehenbiziko aldiz idatzi zen Legedi batean “guztiok eskubide berdinak ditugula” (eta ez da osorik betetzen praktikan). Geroago eskubideen pixkanakako garapena izan da: eskubide politiko eta sozialak, haurren eskubideak, …
Gorrotoaren diskurtsoan Kristau humanismoak zer ekar dezake? Jesus beti gutxiengoen eta baztertuen alde jarri zen eta agintariek hil egin zuten. Baina batzuetan elizako hierarkiek boterearen alde jarri eta euren ikuspuntuak gogor inposatu dituzte.
Gatazkak sortzen dira gizartean, batez ere etorkinen bigarren belaunaldietan, nortasuna hobeto finkatu nahi denean. Gure artean fenomeno honek oraindik denbora gutxi darama, aldameneko beste herri batzuetakoarekin konparatuz gero, baina gauzak ongi egiteko prestatu behar dugu. Gizartean integrazioa lantzen saiatu behar dugu, negoziazioaren bitartez, marra gorriak finkatuz, ahal den neurrian lege zigortzaileak erabili gabe. Eskolak zeresan handi du alor honetan. Premiazkoa da gutxiengoen babesa. Guk horri buruz asko dakigu, euskaldunok herri txikia garelako, gutxiengoan gaudelako, agian beste erakunde handiagoekin harremanean.
Gizarte sendo baten eraiki beharko da, non iritziak ozenki adierazten diren, eta eztabaida eta gizarte zerbitzuak eta laguntzak modu egokian lantzen diren … Gure gizartean Estatuaren neutraltasuna eta laikotasuna sustatu beharko lirateke, hots, guztiok ditugu gure aukera erlijiosoak eta denak errespetua merezi dute, eta erakunde publikoak denen zerbitzura egon beharko lukete. Ahal den neurrian, bestalde, bide penalak ahal den gutxien erabili eta gatazken karga arintzen saiatu beharko ginateke, prudentziaz jokatuz.
Entzuleen arteko galdera eta iruzkin ugari izan ziren, batez ere gure gizartean integrazioa nola bideratu eta jarrera aktibo bat nola landu aztertuz.

 

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Datorrena

Mai
25
al.
9:00 am LH1-2 ORIO
LH1-2 ORIO
Mai 25 @ 9:00 am – Mai 26 @ 5:00 pm
 
Mai
29
ol.
9:00 am HH Ibilaldia: Orio
HH Ibilaldia: Orio
Mai 29 @ 9:00 am – 5:00 pm
 
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT