Aste honetan DBH 2.mailakoak Bartzelonan egon dira ikasbidaia gauzatzen.
Martxoaren 25ean, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ginen. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan genuen eta aisialdia bazkaltzeko eta paseoren bat egiteko. Han hasi ziren gure ikasleak beste herrialdeetako jendearekin harremanetan jartzen. Zeinekin egon dira solasean? Korea, Portugal, Senegal, Estatu Batuetako pertsonekin, besteak beste.
Ordu biak aldera berriro bideari ekin genion eta arratsaldeko bost eta erdietan Montjuic estadio olinpikoan geunden. Han aprobetxatu genuen argazki batzuk ateratzeko eta inguruko eraikin ospetsuak ere ikusteko: Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea… Geroago, menditik zeuden hiriburuko panoramikekin gozatu egin genuen. Une horretarako guztiok aterpetxera heltzeko irrikaz geunden eta hara joan ginen. Autobusetik maletak hartu, logeletara eraman eta segidan afaldu egin genuen. Oheratu baino lehen batzuk futbolean ibili ziren, beste batzuk hizketan…
Bigarren egunean Bartzelona bisitatu genuen. Nou Camp eta ZOOn egon ginen. Beranduago, gure motxilei ondo helduta ibilaldi bat egin genuen alde zaharra eta Ranbletan zehar eta margolari eta artista askorekin topatu ginen. Paseoa amaitu genuenean denbora librea izan genuen Port-Velleko zentro komertzialean afaltzeko eta erosketaren bat egiteko.
Hirugarren egunean azkar gosaldu genuen Port-Aventurara joan behar baitzen. Ez zegoen denborarik galdu behar. Han benetan gozatu egin genuen atrakzio guztietan igoz (Shambala, Stampida, Hurakan Kondor, Dragon Khan…). Amaitzeko, arratsaldeko hiru eta erdietan uretako atrakzioetan ibili ginen denok batera. Sekulako eguna izan zen.
Azkenik, Port Aventuratik atera ginenean, itzulerako bideari egin genion. Denok oso gustura ibili ginen, izugarrizko giro ederrarekin eta gogoan gordeko ditugu egun hauek betiko.
Argazkiak: Itziar Gainzarain, Koldo Gurrutxaga, Iñaki Echeverria
Argazkiak 1: Zaragoza, Bartzelona
Argazkiak 2: Nou Camp, Zoo, Ranblak
Argazkiak 3: Port Aventura
Utzi erantzuna