Goizeko zortziak iritsi eta autobusa hartu genuen Zumaiako biderantz. Behin iritsitakoan, zuzen- zuzenean Flysch- era joan ginen. Bertan, irakasleak emandako azalpenak entzuteaz gain, zeuden animalia eta algak aztertzen saiatu ginen kontu handiz. Olatuak ere bazeuden, baina ez zen gure kezka nagusia izan.
Oso interesgarria izan zen landare, animalia eta molusku mota desberdinak aztertzea, inoiz ez bai genituen ostiralean bezain gertu ikusi.
Flysch- ean bi orduz ikerketak egiten aritu ondoren, oinetakoak aldatu eta hamaiketakoa egitea erabaki genuen atsedenaldi bat hartuz, labar bazterreko zelaian.
Goiza ondo amaitzeko, Zumaia aldetik bueltatxo bat eman eta Azkoitira bueltatu ginen berriro ere.
Bai irakasleei eta bai ikasleoi, oso egun dibertigarria iruditu zitzaigun.
Hitzak: Miren Astigarraga eta Araia Gómez.
Argazkiak: Mariola Agirrezabal, Estela Ruiz de Azua eta Mª Axun Epelde.
Utzi erantzuna