NEGUA
Negua lantzen ari garela elurra egin du. Haur gehienentzat lehenengo aldia zen ikusten zutela eta beraientzat oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da. Jantzi berokiak, botak… eta elurretan jolasten ibili ginen.
Zenbat gauza ikasi ditugun!
- Elurra txuri-txuria da.
- Elurra hotz-hotza dago.
- Elurrak ez du zaporerik.
- Elurrak busti egiten du.
- Eta….. elurra urtu egiten da.
GOIKO MENDIAN ELURRA
Igurtzirik bi eskuak,
igurtzirik belarriak,
bero-bero-bero jarri naiz
jolastera noa orain. (2 aldiz)
Goiko mendian elurra
zuritzen ari da lurra,
zuri-zuriak gailurrak
gorri-gorriak sudurrak.
Igurtzirik bi eskuak,
igurtzirik belarriak,
bero-bero-bero jarri naiz
jolastera noa orain. (2 aldiz)
Hitzak eta argazkiak: 2 urteko haurren hezitzaileak











Utzi erantzuna