HAUR ESKOLAKO KAFE TERTULIAK
Urtarrilaren 24an, larunbata, Floreagako Haur Eskolan (0-2 urte) abiaraziko dugun ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Haur Eskolako kafe-tertuliak.
Proiektuaren helburua, zuen seme-alaben heziketaren inguruan izan ditzakezuen iritziak, esperientziak, zalantzak, galderak etab. partekatzea da.
Haur Eskolako bi hezitzaileen gidaritzapean, tertulia goizeko 10:00etan hasiko da ikastetxean bertan (idazkaritza aurrean elkartuko gara).
Lehenengo saiorako adostutako gaia honako hau da: Sentimenduak gure haurra eskolara hastean.
Izen-emate epea urtarrilaren 20ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Prezioa: doakoa.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA !!!










Utzi erantzuna