Ikasturte honetan Mª Carmen Fernández, gure Maria irakasleari, jubilatzeko ordua iritsi zaio.
Karidadeko alabek zuten ikastetxean, andereño lanetan aritua; horrela jarraitu zuen gure Ikastetxea sortu zenean ere. 1983an sortu zen Floreaga berria, neska eta mutilentzat, Salestarren zuzendaritzapean, Karidadeko Alaben laguntzaz.
Hainbeste urtetan lan handia egin ondoren, urtarrilaren 8an eman zion amaiera bere irakasle lanari eta ikasleek merezitako agurra eman zioten. Dantzak, bertsoak eta beraien marrazkiak eta hitz polit batzuk eskeini zizkioten esker onez.
Urtarrilaren 16an berriz, bere lankide izan garen guztion partez ere omenaldi txiki bat ere jaso zuen.
Denon izenean, eskerrak eman nahi dizkizugu, Maria. Faltan botako zaitugu eta gogoratu hemen gaituzula nahi duzunerako.
Merezitako atsedena har ezazu, egin beharreko guztia ondo bete duzu eta!
MILA ESKER!!!!!!
Hitzak: Maribel eta Maria
Argazkiak: Iban eta Maria












Utzi erantzuna