DON BOSCO, ADISKIDEA
Don Bosco gazteen Aita, Maisu eta, batez ere, Adiskidea izan zen. Gazteek horrela sumatzen zuten eta Don Boscoren adiskide minak sentitzen ziren: guztiek eta bakoitzak sentitzen zuten Don Boscok gehien maite zituztenak zirela.
1847 eta 1848 urteak oso garrantzitsuak izan ziren Salestar Obraren jaiotzarako.
1847an gazte bat etorri zen Don Boscoren etxera, gaua igarotzeko toki baten eskean. Ama Margarita ere etxe hartan bizi zen, eta gazte haren aldeko eskaria egin zion Joani, etxean har zezaten. Gero gaztetxo gehiago etorri ziren pixkanaka. Horrela sortu ziren Salestarren barnetegiak, bizitzeko aterpe baten eta lanbide bat ikasteko premian zeuden gazteentzat.
1848an oso giro nahasia eta iraultzailea zegoen Torinon eta apaizen aurkako jazarpena oso gogorra izan zen. Don Boscoren bizia arrisku larrian jarri zuten eraso ugarik, bera hiltzen saiatu ziren: tiro batek sotana zulatu zion behin, bera egurtzeko segadak egin zizkioten, … Urte hartan hasi zen Don Bosco hain famatuak diren “gau onak” gauero ematen: aholku eta adibide laburrak ematen zizkien gaztetxoei, giza eta kristau baloreetan hazten laguntzeko.
Don Boscok berak kontatzen zuenez, urte zailak izan ziren, kezkaz beteak, laguntza bilatze garaiak, pobretasun handia, … baina urte haietan jarri ziren geroko Salestar Kongregazioaren oinarriak, orduan hedatu zen Sistema Prebentiboa, eta Don Bosco, gazteen adiskidea, ebanjelioa zabaltzeko modu berri baten ikonoa bihurtu zen.
DON BOSCO AMIGO
Don Bosco fue Padre, fue maestro, y sobre todo fue Amigo de sus jóvenes. Los jóvenes así lo veían y así sentían que eran grandes amigos de Don Bosco: todos se sentían los favoritos de Don Bosco.
Los años 1847 y 1848 fueron de suma importancia para el nacimiento de la Obra Salesiana. En 1847 un muchacho sin techo pide pasar la noche en la casa de Don Bosco, allí vivía también su madre Mama Margarita que intercedió aquella noche para dar cobijo a aquel muchacho de la calle. Luego vinieron poco a poco más y más: nacieron así los internados salesianos para jóvenes aprendices necesitados de un techo donde cobijarse.
El año 1848 fue un año convulso en Turín y había por toda la ciudad un ambiente anticlerical muy fuerte. Don Bosco sufrió varios atentados que pudieron acabar con su vida: un tiro que le perforó la sotana, una emboscada para apalearlo, etc… En este año Don Bosco comienza a realizar por la tarde noche sus famosas “buenas noches”, pequeños consejos, pequeños ejemplos que pudieran inculcar una serie de valores humanos y cristianos a todos aquellos aprendices.
Según nos narra Don Bosco fueron años de incertidumbre, de búsqueda, de indigencia, pero fueron años donde se pusieron las bases de la futura congregación salesiana, de su sistema preventivo y donde la figura de Juan Bosco amigo de los jóvenes se transformó en icono de una forma de evangelizar.
Utzi erantzuna