Abenduaren 16an, LH4Bko ikasleak, urteroko ohiturari jarraituz Zahar Egoitzara egin dugu bisita. Gabon giroan eta bertako aiton-amonei ordu batzuk gozotasunean pasatzeko asmorekin ,16 abesti abestu ditugu. Guztiok batera abesteko aukera izan dugu eta une hunkigarriak sentitzeko aukera ere bai.
Abestu ondoren LH 6.mailako ikasleek egin dituzten postalak opari gisan banatu dizkiogu aiton-amonei. Hauek poz -pozik geratu dira, eskerrak eman dizkigute eta esan diegu laster bertan izango garela Floreagakoak.
Gure neska-mutilek egin duten lanaren truke meriendatxo bat eman diete.
URTE BERRI ON ETA GABON ZORIONTSUAK!
Hitzak eta argazkiak : Maria Jesus Odriozola











Utzi erantzuna