Abenduaren 17an arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana beraien eskutitza jasotzera.
Abenduaren 19an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.
LH 3, 4, 5 eta 6koak ez dira atzean geratu. Hauek On Bosco antzokian bere jaialdia izan dute. Gabon kantak, sari banaketak, denetik izan dute.
Hitzak : Floreaga irakasleak
Argazkiak: Juan Ignacio Sudupe, Maje Odriozola, Cristina Garate, Ana Ruiz de Azua eta Mikel Pastrian
















Utzi erantzuna