Gabonetan gehiegikeriarik gabe jatea posiblea da; ez dago zertan baztertu gustuko turroiak, txokolateak edo mazapanak, hori bai, neurrian hartu behar produktu horiek.
Elikaduran desorekak saihestea edo murriztea eta aldi berean festak bazkari eta afari berezien bidez ospatzea posible da, hurrengo arauei jarraituz gero: menu osasuntsuak pentsatu ahal dira, eta, aldi berean, gastronomia aldetik aberatsak eta onak izan daitezke; irudimena erabiliz, edozein elikagairekin egin daitezke plater landuak, barazki, fruta eta gantz gabeko arrain eta haragiekin ere bai. Janari aniztasun handia dago, eta imajinazioa erabiliz gero, oso plater jangarriak egin daitezke, bai lehenengo plater gisa, bai hornigairako, baita saltsetan edo zizka-mizka moduan ere.
Postreei dagokienez, etxean egindakoak hautatzea da egokiena, nahiz eta prestatzeko lan handiagoa izan. Askoz osasuntsuagoak dira, eta fruta on batekin lagunduz gero, hobe. Kopuruarekin ere adi egon behar da.
Hurrengo eguneko menuek normalak eta orekatuak izan beharko lukete. Gosaltzea garrantzitsua da. Batzuetan, egiten diren gehiegikeriak orekatzeko ez dira otordu guztiak egiten, eta hori huts larria da.
Eta nola ez, egunean ariketa fisikoa egiteak ere kilokaloriak gastatzen laguntzen du. Hori ezinbestekoa da jateko garaian egin ditugun gehiegikeriak konpentsatzeko. Gainera, digestio aparatuari lagunduko dio. Ibiltzea da ariketa aproposa egun hauetan egiteko.
BERAZ GABONETAN ERE ZUEN ELIKADURA ZAINTZERA ANIMATZEN ZAITUZTET!
ONDO PASA!









Utzi erantzuna