• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARAREN EGUNA

2014-12-04 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

euskararen eguna 1

 EUSKARAK 365 EGUN

Aurtengo honetan ere ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna eta goiza fresko samar esnatu bazitzaigun ere, berehala hasi ginen giroa musikaz berotzen. Bezperako egunetik sarrera-irteerak doinu alaiez bustiz, horrela jarraituko dugu astea amaitu arte.
Euskararen Egunean bertan, ez ziren falta izan bertsolariak, txistulariak, atabalak, dantzariak… Zein baino zein dotoreago! Eta bai ederki abestu zutela LH eta HH-koek: “…dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI…”
Hainbat lehiaketa burutu genituen euskararekin lotuta. LH-koek bikainki parte hartu zuten gela bakoitzean gauzatu zen Euskal Ginkanan. DBH-koak ere lanean aritu ziren “ Euskaraz bizitzeko dekalogoa” osatuz. Baita ere esan, DBH-n hiru astez luzatu den Euskal Ginkanaren sariduna zein den ostiralean jakinaraziko dugula.
Arratsaldean HH-koak aretoan bildu ziren eta ekitalti guztiz polita burutu zuten: asmakizunak, abestiak, dantzak …
Momenturik hunkigarrienetako bat plazakoa izan zen. Milaka azkoitiar gazte, plaza osoa harturik, euskararen aldeko aldarrikapena eginez.
Bai, aurtengo abenduaren 3an ere ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina ez dezagun ahaztu EUSKARAK EGUNERO behar gaituela eta ez urteko egun batean soilik.

Floreaga euskaraz, euskararekin eta euskararen alde.

 

Argazkiak1

Argazkiak2

Argazkiak3

 

Hitzak: Hizkuntza Normalkuntzako batzordea

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe, Maria Arenas, Iban Garcia, Asier Odriozola eta Cristina Garate

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, euskararen eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa