EUSKARA EGUNEKO LEHIAKETAK
Abenduaren 3an, hainbat lehiaketa burutu genituen euskararekin lotuta. LH-koek bikainki parte hartu zuten gela bakoitzean gauzatu zen Euskal Ginkanan.Taldeka aritu ziren lanean eta gela bakoitzean talde irabazle bat izan zen. DBH-koak, berriz, bi alorretan aritu ziren lanean. Batetik “ Euskaraz bizitzeko dekalogoa” osatuz. Kasu honetan DBH3A-koak suertatu zirelarik irabazle. Bestetik, hiru astez luzatu zen Euskal Ginkanan. Oraingo honetan sariduna DBH1A-ko Maria Ramos izan zelarik.
Aipatu baita ere, adierazitako lehiaketa hauetaz gain, gure ikasleek herri mailan Maxixatzenek antolatu zuen Orbel jokoetan ere parte hartze nabarmena izan zutela. Horren adierazle, lehiakideen artean eginiko zozketetan izandako saridunen honako zerrenda hau duzue: Maddi Oteiza, Iñigo Oteiza, Mikel Saenz, Ander Larrañaga, Joanes Salgado, Jagoba Uranga, Teury de los Santos, Ione Irañeta, Maren Etxenausia, Ane Alberdi, Andoni Moreno, Adrian Romero eta Iker Zubizarreta.
ZORIONAK GUZTIOI, LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!!
Hitzak: Hizkuntza Normalkuntza Batzordea.
Argazkiak: Cristina Garate












Utzi erantzuna