Beningo zozketako saria.
Marta Murillok jaso du aurtengo Beningo Zozketako saria, erreserbako zenbakia 1090 aurkeztu ondoren. Saria honako hau da: Eibar Futbol Clubaren elastiko bat, Laboral Tau Saski Baloi taldeko jokalarien sinatutako elastikoa eta baloia; Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolarien bi koadro bikain, eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria.
Hainbat denda eta erakundek ere lagundu dute zozketa antolatzen: Joseba Jatetxeak, Jasokunde Kooperatibak eta FK kopistegiak.
Zozketako txartel ia guztiak saldu dira. Jaso den dirua Beningo Porto Novora bidaliko da, salestarrek zuzentzen duten kaleko umeen aldeko proiektura. Proiektu hori eta Azkoitiko salestar komunitatea eta Floreaga ikastetxea elkarrekin adiskidetasun harremanetan daude. Guztioi mila esker!!
Argazkiak: Juan Ignazio Sudupe
Hitzak: Juan Ignazio Sudupe










Utzi erantzuna