NUARBEKO URTEGIAN ETA ARAZTEGIETAN BARNA
Autobusean sartu gara eta Ibai-Eder urtegira joan gara. Etxe batean sartu eta han urtegia nolakoa den eta nola funtzionatzen duen esplikatu digute. Ura araztegira nondik eta nola eramaten duten ere azaldu digute. Gero 338 eskailera igo ditugu eta urtegia goitik ikusteko aukera izan dugu.
Ondoren autobusean sartu gara eta Ibai- Eder araztegira joan gara. Han ura garbitzeko, metalak, lohia, bakterioak… nola kentzen dizkioten erakutsi digute.
Lasaon autobusetik irten dugunean konturatu gara oso usain txarra zegoela araztegian. Lehenengo prozesu fisikoa nola egiten den ikusi dugu solido handiak, solido txikiak, hondarra eta olioa kentzeko. Ondoren prozesu biologikoa esplikatu digute: hau da, disolbaturik dagoen zikinkeria kentzeko bakterio mota ezberdinek egiten duten lana non egiten den eta nolakoa den. Eta azkenik garbiketa prozesu horretan sortutako lohiak Lapatzera bidali aurretik izaten duten tratamendua azaldu digute.
Egia esan, oso ondo pasatu dugu eta gauza berri asko ikasi ditugu, batez ere aukera eman digu gelan argazkietan ikusi genuena zuzenean ikusteko. Gehien gustatu zaiguna Ibai-Eder urtegia goitik ikustea izan da.
Hitzak: Iñigo, Igor, Lide, Alba eta Lara
Argazkiak: Manex Etxeberria eta Olatz Gabilondo











Utzi erantzuna