Azaroaren 12tik 15era, gure ikasleak Iñigo Uria, Maria Vaquero eta Leire Larrañaga Bartzelonara joango dira Jesus irakaslearekin. Iraes 21eko Espainiako II CONFINTean parte hartuko dute (Conferencia Infanto-Juvenil),Euskal Herritik zazpi ikastetxe aukeratuak izan dira eta Floreaga bat izan da . Bertan gure planetaren aldeko konpromiso zaharren betetze-maila eta konpromiso eta erronka berriak identifikatuko dituzte. Guzti hau mundu jasangarriago baten alde.
V. Euskal Confintean IRAES 21eko gazteek gure hiri eta herriekiko hartzen zituzten konpromisoak baita agintariei egiten zizkien eskarak hauexek ziren:
Gure hiri eta herrien egoera ikusita, eta gure eskoletan egindako ekimenak aztertuta, hauek dira gure konpromisuak:
•Ez dugu hondakinik edozein lekutan botako, gure eskola eta gure hiria ez zikintzeko.
•Birziklatzen eta berrerabiltzen saiatuko gara, adibidez eskolako materiala.
•Oinez, txirrindulaz, patinetez edo garraio publiko erabiliz mugituko gara.
•Jendea kontzientziatuko dugu ingurumen arazoetaz.
•Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu.
•Energia eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.
Eta hauek dira gure eskaerak, hiri eta herrietako alkateei eta Euskadiko agintariei:
•Gure konpromisoak bete ahal izateko agintari politikoen laguntza.
•Energia berriztagarriak gehiago erabiltzea, adibidez faroletan eguzki plakak jarri
bateriekin gauean argitzeko.
•Bidegorri eta txirrinduentzako aparkaleku gehiago jartzea.
•Kanpainak egitea ingurumenaren alde.
•Hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta hobeto kokatzea.
•Kontsumoa txikiagotzea.
•Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek partehartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea.
Konpromiso eta eskaera hauek gazteen artean zabaldu nahi ditugu, beraiek ere parte hardezaten eta beraien iritzia eman dezaten. Iritzi, idei, eskaera eta konpromiso guztihauekin Bartzelonan ospatuko den Bigarren Estatuko KONFINTera joango gara.
IRAES 21 IKASLEAK









Utzi erantzuna