INFORMAZIOA EUSKARA HUTSEAN
Dagoeneko zuetako askok ikastetxetik bidaltzen dizuegun informazioa euskara hutsean jasotzeko aukeraketa egin duzue. BEJONDAIZUELA!
Euskararen eguna gerturatzear dagoen honetan, oraindik informazioa bi hizkuntzetan jasotzen duzuenok euskara hutsaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztegu. Hemendik bidaltzen dizkizuegun mezuak guztiz ulerterrazak dira euskaraz, ez dute inongo zailtasunik. Aukeraketa honekin gainera, zeuon seme- alabei euskaraz bizi izatearen garrantzia erakusten diezue.
Baina zer da euskaraz bizitzea? Hemen duzue Kike Amonarrizen iritzia:
[vimeo]http://vimeo.com/31535743[/vimeo]
FLOREAGA euskaraz, euskararekin eta euskararen alde!
Hizkuntza Normalkuntza Batzordea









Utzi erantzuna