Asteazkena iritsi bezain aster gure ekipaia autobusean laga eta 9 orduko bidaia hasi genuen. Hasteko esan beharra dago Espainia osoko ikastetxetako ordezkariak elkartu ginela Estatuko II. Confintean.
Hasieran, elkar ezagutzeko dinamika batzuk egin genituen. Ondoren, gela haundi batean bildu eta bertan autonomia erkidegoko ezaugarri eta ekintza garrantzitsuenak azaldu genituen. Lehenik eta behin, guk geuk ikastetxe bakoitzean egindakoa aztertu genuen eta ondoren besteekin partekatzeko txanda iritsiko zen. Zenbait ekintza berezi ere izan genituen: landare inbaditzaile batzuk kentzera joan ginen, horma bat Confintari buruzko graffiti batekin apaindu genuen….
Egun gutxitan gauza ugari egiteko aukera izan genuen eta ederki pasa genuela esan daiteke. Esperientzia honek benetan pena merezi izan du, batiz bat, gure planeta zaintzeko ezinbestekoa dela denen laguntza garbi geratu delako eta bestalde lagun ugari egin ditugulako. Hau guztia laburbilduz, horrelako ekintzetara joatea gonbidatzen zaituztegu, esperientzia bikainez gozatzeko aukera ezinhobea da eta! Gazteok gauza asko dauzkagu esateko gure ingurugiroari buruz!
Ez bagara gu, nor? Ez bada orain, noiz?
Idatzia: Iñigo Uria, Maria Vaquero eta Leire Larrañaga.










Utzi erantzuna