Datorren asteazkenean, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna izanik, hainbat ekintza burutuko ditugu egun berezi hau ospatzeko. Guztiok gonbidatuta zaudete! Goizeko 9etan, patio berdean, Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideek irakurriko digute “Egun onak” eta ondoren, bertsoak eta euskal dantzak (txistu eta atabalen laguntzaz) izango ditugu. Amaitzeko, LH-ko ikasle guztiek … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak azaroa 2014
INJUSTIZIA SALATUZ
Begiratu irudia. Zer ulertzen duzu? Zer desberdintasun daude bi pertsona horien artean? Zergatik gertatzen da hori? Galdera asko egin ditzakegu irudi horri begira. Eta erantzunak ere asko izan daitezke. Gure ikasleek gai hau landu dute eta berarekin lotuta misiolariak egiten duten lana eta solidaritatea. Inoiz pentsatu al duzue, etxetik presaka irten beharko bazenute, zer … [Gehiago irakurri...]
DANBORRADA
Dum!! Dum!! Dum!! Danbor hotsa!!! San Andresetako Azkoitiko Danborrada azaroaren 22an ospatu zen, festa herrikoi handi baten gisa ospatu ere!!! Primerako eguraldia, epel, ateri, … eta primerako giroa. Lehenagoko asteetan entseguak izan ziren, Euskal Telebista bisitari eta guzti! Larunbatean, afari ederra egin zuten konpainiek, Floreagakoek Joseba jatetxean. Eta gero, ordua … [Gehiago irakurri...]
INFORMAZIOA EUSKARA HUTSEAN
INFORMAZIOA EUSKARA HUTSEAN Dagoeneko zuetako askok ikastetxetik bidaltzen dizuegun informazioa euskara hutsean jasotzeko aukeraketa egin duzue. BEJONDAIZUELA! Euskararen eguna gerturatzear dagoen honetan, oraindik informazioa bi hizkuntzetan jasotzen duzuenok euskara hutsaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztegu. Hemendik bidaltzen dizkizuegun mezuak guztiz … [Gehiago irakurri...]