Urriaren 17an LH 3.mailako ikasleek ikasturteko txangoa egin zuten.
Pasa den urriaren 17an LHko 3. mailako neska-mutilak txango bat egin zuten Loiolara. Egiten zuen eguraldi ona lagunduta, aurrez prestaturiko egitaraua gauzatu ahal izan zuten inongo arazorik gabe.
Goizean, ordu erdiko ibilbidea oinez egin eta gero, Munategi parean dagoen Bio- Urkizu baserriko instalazioetara heldu ziren. Bertan, ia bi ordu eman zituzten nekazaritzaren sekretu batzuk aurkitzen: zer egin behar den haziak ereiteko, nola biltzen diren piperrak eta artaburuak… . Bukaeran beraiek landatutako haziak eta hartutako 6na piper eta artaburu bana eraman zituzten opari.
Bazkaldu ondoren, Azpeitiko Ingurugiro Museoan bi tailer burutu zituzten: “Animaliak eta landareak” eta “Zarata eta energia”.
Eguna bukatzeko, arratsaldeko bostak laurden gutxi aldera, autobusa hartu eta Floreagara etorri ziren, ohiko orduan ikastetxetik irteteko.
Ikasle batzuentzat goizeko jarduera izan zen interesgarriena, beste batzuentzat ordea, arratsaldeko tailerrak interesgarriagoak izan ziren. Beno, badakizue, zenbat buru, … . Baina, egia esan, orokorrean, egun osoan zehar oso gustura ibili ziren.
Benetan, egun ederra!
Hitzak: Juan Carlos Orodea
Argazkiak: Maribel Garcia eta Juan Carlos Orodea











Utzi erantzuna