Lehen mailako futbola eta solidaritatea Txerloian
Urriaren 8an, 700 ikusle inguru bildu ziren Txerloiako futbol zelaian, Eibar eta Osasunaren arteko lagunarteko partida ikusteko.
Partidua husna (0-0) bukatu zen, baina talde biek izan zuten golen bat sartzeko aukera. Partidua oso lehiatua izan zen eta azkeneraino mantendu zen emaitzari buruzko kezka, nork irabaziko ote zuen.
Talde bietan titular ugari ikusteko parada izan genuen. Ligaren hasieran minutu gutxiago izan dituzten jokalariek ere aukera izan zuten gogor lehiatzeko, taldean postu baten bila. Partidu garbia baina borrokatua izan zen, eta azkenean hutsean amaitu zen. Azken txistuarekin batera, ume ugari sartu ziren zelaira, jokalarien sinaduren eta argazkien bila. Gero zaletu gazteak autobusen inguruan egon ziren, gustuko jokalariekin argazkiak ateratzeko zain.
Partiduak bere alderdi solidarioa edo benefikoa ere izan zuen. Sarreran bildu zen dirua “Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena” gobernuz kanpoko taldeak jaso zuen, Beningo kaleko umeen alde salestarrek duten proiektura bidaltzeko (1630 euro). Talde honen zozketaren txartelak ere salgai egon ziren.
Futbolaren festa ederra izan zen. Txerloiako harmailak beterik, lehiak eta solidaritateak bat egin zuten. Gazteak eta Garapena taldeak bere eskerrona adierazi nahi die Anaitasuna, Eibar eta Osasuna futbol taldeei eta ikusle guztiei. Denei mila esker!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Joakin Sudupe










Utzi erantzuna