Eibar F.C eta Osasuna C.A. taldeen arteko lagunarteko futbol partida antolatu du Anaitasuna Futbol Taldeak datorren asteazkenerako.
Urriaren 8an, arratsaldeko 6,00etan, Txerloian jokatuko dute Eibar eta Osasunak. Maila handiko taldeak dira eta ikuskizun bikaina espero dugu.
Partidu honi solidaritatezko helburua eman dio Anaitasunak. Jasotzen den dirua Beningo Kaleko umeen alde izango dela erabaki du: Beningo salestarrek zuzentzen eta Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena taldeak babesten duen proiektuarentzat. Kirol ekimen honen bitartez, giza baloreak landu nahi ditugu, gure gazteei kirolaren eta solidaritatearen arteko lotura erakutsi nahi diegu.
Sarrera helduentzat 3 euro izango da eta ume eta gaztetxoentzat euro bat.
Gazteak eta Garapena taldeak bere eskerrona adierazi nahi die, Anaitasuna, Eibar eta Osasuna futbol taldeei, Javier Artetxe FKri eta partidu honetaz gozatzera hurbilduko zareten guztioi. Mila esker eta ondo pasa!!










Utzi erantzuna