Irailaren 20rako Urola ibaia garbitzeko auzolana antolatzen ari da Udala eta parte hartzera animatu nahi ditu Azkoitiko talde, eragile eta norbanakoak.
Ibaia 10 zatitan banatuko da, eta talde bakoitzak bere eremua garbitu beharko du. Udalak bere zati propioa izango du, eta hor aritzera animatu nahi ditu norbanakoak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, irailaren 17a baino lehen, materiala behar bezala antolatzeko ezinbestekoa izango baita. Izena udaletxean eman beharko da, Ingurumen sailean (943 85 71 72).










Utzi erantzuna