2014‐2015 ikasturteari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu.
IKASLE BERRIAK
Matrikula epea: irailaren 9tik 17ra, idazkaritzan inprimakiak jaso eta entregatzeko.
Mailaketa azterketa: irailaren 22a, astelehena, 17.00etatik aurrera, LH1etik gorako ikasle berri guztientzat (txikiagoek ez dute azterketarik egin behar).
Ikasle berrien gurasoekin bilera: irailaren 26a, ostirala, 19.30ean Floreagako Don Bosco ekitaldi‐aretoan.
AURREKO URTEKO IKASLEAK
Matrikula epea: irailaren 9tik 17ra, erantsitako orria bete eta idazkaritzan entregatu.
Aurreko urteko ikasleen gurasoekin bilera: iazko modura, aurrez aurreko elkarrizketarako datak ipiniko ditugu, ikasturtea hasi eta gero.
ZERRENDEN ARGITARATZEA IKASLE GUZTIENTZAT: 2014ko IRAILAREN 29a, ASTELEHENA
IKASTURTE HASIERA IKASLE GUZTIENTZAT: 2014ko URRIAREN 1a, ASTELEHENA
IKASTURTE AMAIERA IKASLE GUZTIENTZAT: 2015eko MAIATZAREN 30a
Informazio gehiago esteka hauetako artxiboetan aurki dezakezue












Utzi erantzuna