Elkar-Haziko lehen ikasturte honetako saioei bukaera emateko, Txotxongilo eta Mozorroen festa egin genuen ekainaren 14an, larunbata goizean. Ikasturteko bosgarren saioa izan zen.
Saio gehienetan elkartu garen talde bera bildu ginen oraingo honetan ere Haur Eskolako patioan, eta Kroko eta bere lagunen emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Ondoren, gurasoek eta haurrek elkar
lanean antzerkian kusitako mozorro batzuk sortu zituzten, adibidez, aterkiak, lepokoak, kapelak … eta, mozorroturik, taldeko argazki koloretsua atera genuen.
Azkenik, musika, dantza eta zerbait jan eta edanez iritsi zen festa bere bukaerara.
Eskerrik asko Elkar-Haziko saioetan parte hartu duzuen guztioi eta ondo pasa oporrak!!











Utzi erantzuna