Larunbata goizean, hamabi haur (2012 eta 2013an jaioak) , beraien gurasoak eta Floreaga Haur Eskolako hezitzaileak elkartu ginen “Txokolate Marrazketa Gozoa” egiteko, Floreaga ikastetxeko psikomotrizitate gelan. Bi taldetan banatu ginen eta hezitzaile bakoitzarekin ordu beteko saioa egin genuen talde bakoitzak.
Hasieran zikintzeak beldur pixka bat ematen bazien ere, pixkanaka gero eta gehiago parte hartzen hasi ziren haurrak. Ekintza desberdinak burutu ziren, txokolate hotza eta beroarekin abesten, material desberdinen laguntzaz marrazkiak egiten, eskuak eta oinak plasmatzen …
Orokorrean oso ongi pasatu genuen eta hurrengo saioa noiz izango den galdetzen zuten gurasoek. Ekainaren 14an izango da: “Mozorro eta txotxongiloen festa!”. Animatu etortzera, ondo pasatuko dugu eta!!
Hitzak: Ana Amiano eta Monica Gonzalez











Utzi erantzuna