DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira apirilaren 10etik 11ra.
Bidaia hasi aurretik gure bi egun hauek ondo planifikatuta genituen, bi egun bete-beteak izateko. Barkatu, batzuen ustez egun eta erdi, eta beste batzuen ustez ezta hori ere, egun eta erdi izateko ordu bete falta baitzen. Kontua da bidaia gogoz eta ilusioz hasi eta bukatu genuela.
Goizeko 08:15ean abiatu ginen Murillora. Autobusean euskal errepertorio osoa abestu ondoren, lehen geldialdia Loarren egin genuen. XI. mendekoa den gaztelua ezagutzera joan ginen. Gidaren laguntzaz ederki ulertu genuen garai hartako egoera eta bizimodua.
Bertan bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera rafting-a eta hidrospeed-a egiteko bi taldetan banatu ginen. Neoprenoak ondo jantzi eta uretara! Ederki ibili ginen, ba!
Bapo afaldu ondoren lehenengo eguna bukatzeko atseden hartzea besterik ez zitzaigun falta.
Hurrengo egunean berriro ere neoprenoak eta kaskoak hartuta rafting-a eta hidrospeed-a egin genuen. Gállego ibaia arraunean eta ur lasterren indarraz baliatuz zazpi kilometroz jaitsi genuen. Kirola egiteaz gain naturaz gozatzeko aukera izan genuen.
Bertan bazkaldu ondoren Iruñeara joan ginen. Gure asmoa San Ferminetako entzierroetako ibilbidea ezagutzea zen. Ordu eta erdiz Iruñea ezagutzeari ekin genion. Eguraldi bero zegoela aprobetxatuz izozki erraldoi-hotzak eta napolitana txiki-beroak dastatzeko aukera ere izan genuen.
Seiak laurden gutxi inguru ziren handik abiatu ginenean, Azkoitian zazpietarako egon nahi genuen gure oporrak hasteko.
Eta datorren ikasturtean…!
Eta bideoak? Laster jarriko ditugu! Oraingo honetan ikusgarriak!
Argazkiak 1 eta 2: Ur Pirineos
Argazkiak 3: Iban Garcia, Leyre Ortiz eta beste batzuk
















Utzi erantzuna