“Bertso movie da” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatzen duen lehiaketa da. Bertan parte hartzeko bi osagai elkartu behar dira, bertsoa eta irudia.
6. mailan 3 urte daramatzagu txapelketa honetan parte hartzen. Elkarlanean aritzen gara: alde batetik Ahozkotasuna ikastetxean proeiktuan gaudenez Jokin Uranga bertsolariaren aparteko laguntza izaten dugu bertsoen zatia osatu edota txukuntzeko; bestetik, Alai Batzako monitoreak (Jaione eta Iosu) arduratzen dira irudien zatiaz.
Helburua bakarra, ikasleak ondo pasatzea, Euskaraz gozatzea eta parte hartzearen aitzakiarekin beste batzuen lanak ikusiaz irudimena, sormena, gozamena… “Euskaratik eta Euskaraz” lantzea.
Zuek ere gozatuko duzuelakoan gaude. Hona hemen aurtengo elkarlanaren emaitza.
Eta azkenik, nola ez, zuri laguntza eskatzera ausartuko gara. Lehiaketak ikusleei euren botoa emateko aukera ematen die; horitxe bada guk eskatzen duguna, gure bideoei botoa ematea.
Hitzak: Mailu Irizar
Utzi erantzuna