Ezinezkoa zirudien arren, azkenean lortu genuen Loiolara iristea. Eguraldi txarraren erruz bitan atzeratu ondoren, joan den martxoaren 12an, 2. mailakook txangoa egin genuen. Oraingoan eguzkiak ere gurekin etortzea erabaki zuen.
Goizeko bederatzietan eskolan elkartu eta lagunekin berriketan, konturatu orduko Ingurugiro etxean geunden. Bi taldetan banatu eta batzuk birziklapena lantzen zuten bitartean besteok Igarako ur errota bisitatu genuen. Hamaiketakoa elkarrekin egin eta dinosauruen barrenak miatu ondoren talde bakoitzak falta zitzaion ekintza burutu zuen.
Goizean ikusi eta ikasitakoan gogoan ondo gordetzeko indarrak berritu beharrean geunden. Amonaren tortila batek, makarroien tupperra besteak eta xolomo ogitartekoa hirugarrenak, zelaian eserita lagunarte ederrean bazkaldu genuen.
Lan guztiak ongi eginda, atseden pixka bat ere merezi genuela erabaki eta jolasean pasa genuen etxera itzuli arte falta zen denbora.
Hitzak: Eli Osoro
Argazkiak: Marivi Pinedo











Utzi erantzuna