Urtarrilean konposta egiteari ekin diogu. Hasieran, Raik (Aranzadi) gaiaren nondik norakoak azaldu zizkien: nola egiten den konposta, zergatik eta zertarako. Zer den materia organikoa, nola sortzen den eta birziklatzen ez bada zein kalte eragiten dituen. Materia organikoa arazoa izan beharrean, onura izan daiteke eta hori konpostaren bitartez lortzen dela esan zien Raik.
Jangelako soberakinak bosgarren edukiontzira botatzen ditugu, baina urtarrilean hasi ginen haurtzaindegiko soberakinak ikastetxe bertan konpostatzen. Horretarako konspostadora prestatu genuen.
Momentu honetan, konpostatzeko behar ditugun lehorkinak Udalak ematen dizkigu eta jangelan bazkaltzen duten ikasle talde bati esker PROIEKTU HAU AURRERA DOA.
Behin materia organikoa konposta egiten utzi ondoren, sei hilabetera uzta jasoko dugu. Tarte horretan ere prozesua kontrolatu behar dugu; adibidez, ur beltzak ateraz gero, lastoa botaz. Konpostak tenperatura egokian egon behar du, hezetasunean eta oxigenoarekin.
ESKERRIK ASKO LAN HAU EGUNERO EGITEN DUTENEI:
AITOR ERRAZKIN
IÑAKI PABLOS
IKER MALDONADO
IKER ETXEBERRIA
Utzi erantzuna