Gure webgunearen bidez FLOREAGAko eguneroko martxa islatu nahi izaten dugu. Informazio asko zabaltzen da webgune honen bidez, asko da bertan idatzitakoa, baina askotan argazkiak izaten dira neska-mutilek egiten eta bizitzen dutena ondoen erakusten dutenak .
2013ko irailaren 11n, 3.000.000 argazki ikustera iritsi ginen. Gaur, berriz, 2014ko otsailaren 3an 4.000.000ra iritsi gara.
Hau da gure ibilbidea:
1.000.000 argazki ikusteko 31 hilabete behar izan genituen.
Hurrengo milioia ikusteko (2.000.000) 15 hilabete
Ondorengo milioia ikusteko (3.000.000) 13 hilabete
Eta azken milioia ikusteko (4.000.000) 5 hilabete
Berez askoz argazki gehiago ikusi da; izan ere klik batean albumeko argazki guztiak ikus daitezke, baina klik horrek bakarraren balioa du kontaketarako.
Eta 5.000.000ra noiz iritsiko gara?











Utzi erantzuna