Siro Lopezek “Deiadar isil handia” mimo ikuskizuna eskaini digu On Bosco aretoko oholtza gainean, urtarrilaren 29an.
Honako pantomimak eskaini dizkigu:
Magia, non fantasian munduan sartu garen, usoen hegadari jarraitu asmoz, sonbreirutik zer aterako beti adi …
Diskoteka: Larunbata gauez, Neska gazte bat konkistatzeko asmoa duen mutil gazte eder bat topera bizitzera animatu da. Dantza, ligatzeko asmoa, zurruta … azkenean zurruta kartzela bilakatu da …
Tenis partida bikaina ikusi ditugu, jende arteko boluntario batzuen laguntzaz, eta gure mimoa soka tenkatuan ibiltzen, bere bizitza arriskuan jarriz, …
“Metanoia” edo biziberritze dantzan esku eta behatzen mugimenduak zenbateraino espresioa bidera dezaketen azaldu zaigu, komunikazioa bideratuz. Izan ere , Luther Kingek zioen bezala: “Gizakiek elkar gorrotatzen dute, elkarren beldur direlako; elkarren beldur dira, ez dutelako elkar ezagutzen; ez dute elkar ezagutzen, ezin direlako komunikatu; ezin dira komunikatu, elkarrengandik banatuta daudelako.”
“Striptease” egitean, Sirok bere nahia adierazi du: Maite gaituenaren berotasunak urtu ditzala gu ezkutatzen gaituzten maskarak.
Txaloen ondoren, bere bizitzako pasadizo batzuk kontatu dizkigu. Hamabost urterekin hasi zen mimoa bere kasa ikasten, eta gu ere gure gustuko zaletasun eta ahalmenak lantzera gonbidatu gaitu, oraintxe bertan mundua pixka bat hobetzeko … Bidaia asko egin ditu, mimoaren hizkuntza unibertsala landuz. Errefuxiatuen eremuetan, kartzeletan, ospitaletan … mimoan aritu da, jendeari irribarre bat sorrarazteko asmoan. Eta jendeari laguntzeak inork kenduko ez dion poza eman dio. Bihotzaren barru barruan …
Mila esker, Siro!! Jarraitu horrela!!
Berari buruzko informazioa ikusi nahi izanez gero, sartu web orrialde honetan: www.sirolopez.com
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna