Urtarrilaren 20ean, Floreagako Ingurumen Batzordea bildu da.
Ikasturte honetan, Aztarna ekologikoa lantzen ari gara eta gai honen inguruan aritu gara.
Aurretik jasoak genituen datu ugari: ikasle-irakasle kopurua, paper kontsumoa, fotokopia kopurua, elektrizitate, ur eta gasoil kontsumoak… eta garrantzitsuena gure ikastetxearen azalera.
Gure ikastetxeko aztarna ekologikoa atera dugu. Ikastetxeak duen kontsumo maila jasateko 31,24 hektarea beharko genituzke, hau da, dugun lur eremua baino 30 aldiz gehiago.
Aztarna ekologikoa murrizteko asmoz praktika onen DEKALOGOA eratu dugu.
Embed code
Utzi erantzuna