Pasa den abenduaren 17an, ohiturari jarraituz, LH 4.Bko ikasleak Zahar Egoitzara joan ziren. Arratsaldeko 4etan, ikastetxetik oinez abiatu ziren ikasgelako 21 umeak eguraldia lagun. Ordu erdi bat ibili ondoren bertakoek harrera egin zieten umeei. Olatzek, musika irakaslea, dena prest zeukan emanaldiari hasiera emateko. Hasi kantatzen eta bai kantatu ere, ia-ia ordubete egon ziren kanta-kantari. Gustura aritu ziren elkarrekin abesten hain ezagunak diren abestiak: Olentzero, Hator Hator…
Gabon-kantekin bukatu orduko, ikasleek bertako agureei eskolan eginiko txartelak banatzeari ekin zioten, Gabonak zoriontzeko asmoz. Eginbeharra ederki beteta zegoen eta horrek sari txiki bat merezi zuen. Han zegoen prest jarritako meriendatxoa. Ez zuten denbora asko behar izan guztia xahutzeko.
Azkenik, arratsaldeko 6etan iritsi ziren ikastetxera arratsalde on bat pasa ondoren.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Hitzak eta argazkiak: Juan Carlos Orodea











Utzi erantzuna