LH 5ekoak azaroaren 8an UR-KONTSORTZIORA joan ginen.
Goizeko 8:45ean autobusa hartu genuen eta Azpeitiko urtegira abiatu ginen.Urtegira iritsi ginenean Eli begiraleak hango berri eman zigun. Urtegi azpitik ibili ginen eta 368 eskailera igo ondoren urtegia goitik ikusi genuen. Han azaldu ziguten ura, edangarri bihurtzeko jarraitu behar zuen prozesua.
Gero Azpeitiko araztegira joan ginen. Han esan ziguten munduko % 97a ur gazia da eta %3a ur geza. Azkenik, Lasaora joan ginen. Hondakinen eraginez, usain txarra zegoen. Han panelen bidez, datuak ikusi genituen. Bukaeran, autobusera sartu eta opariak eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen eta eskolan ikasitakoa indartu genuen.
Hitzak: Andrea Redondo, Naroa Alzas, Sara Bastida, Aroa Iraola, Naroa Alberdi eta Garazi Salas











Utzi erantzuna