Zer da eta nori dago zuzendua?
Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 0 – 2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei dago zuzendua.
Noiz eta nola izango dira saioak?
Saioak larunbat goizetan, 11:00etatik 12:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira.
Bigarren saioa, Musikarekin gozatzen!abenduaren 14an izango da(2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeei zuzendutako saioa).
- 1. PSIKOMOTRIZITZATEA: MUGI MUGI!
- 2. MUSIKAREKIN GOZATZEN!(abenduaren 14an)
- 3. ESPERIMENTAZIOA
- 4. TXOKOLATE MARRAZKETA GOXOA!
- 5. TXONTXONGILO-MOZORROEN FESTA!
Saioen gidaritza eta ardura Haur Eskolako bi hezitzaileen esku egongo da.
Ikastarora, haur bakoitzeko, guraso bat etorri ahal izango da.
Non eman behar dut izena?
Izen-emate epea azaroaren 28ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Ikastaroaren prezioa: 3 €.
Taldea osatzeko gutxienez 8 haurrek eman beharko dute izena saio bakoitza baino bi aste lehenago.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA !!!









Utzi erantzuna