9.00etan autobusera igo ginen eta 10:00etan iritsi ginen. Autobusetik jaistean argazki batzuk atera genituen eta gero Igartubeiti baserriko andre bat etorri zen. Andrea etorri zenean motxilak takiletan utzi eta barrurantz abiatu ginen. Lurrean eseri eta bideo bat ikusi genuen. Bideoan Igartubeitiako andre bat azaltzen zen, andre hori nagusia zen. Bideoa ikusten jarraitu genuen. Txoko batera heldu eta geratu egin ginen. Lehengo baserrietako objetuak ikusten. Gero gela batera sartu eta beste bideoa jarri zuten beraien lanbideak ikusteko.
Denbora pasa ahala, txoko batera heldu ginen, lehengo baserrietan zer tramankulu erabiltzen zituzten ikusteko. Gero hamaiketakoa jan genuen.
Ondoren sagardoa nola egiten zen ikustera joan ginen. Egurrezko makil zabal batzuekin ateratzen zioten mosto. Gero behera joan eta txorrotatik irteten zen. Edalontziak hartu eta dastatu egin genuen. Gero baserritik irten eta bi joko desberdinetara jolastu genuen. Lehenengoan, konparaketa egin behar genuen, lehen nola funtzionatzen zuten baserriek eta gaur egun nola funtzionatzen duten. Bigarrengo jokoa baratzean izan zen, zeinek hazi gehien bilatu.
Eguerdia heldu zenean, bazkaltzera joan ginen. Jolastu genuen eta autobusean igo ginen. Azkoitira iritsi eta etxera joan ginen.
OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN ZEN!!
Hitzak: June Larrañaga eta Iker Etxeberria
Argazkiak: Yohana Irureta eta Reyes Alberdi











Utzi erantzuna