Azkoitiko JyD – Gazteak eta Garapena taldeak Azkoitia eta Beasainen egin diren solidaritatezko herri ekimenetan parte hartu du.
Azkoitiko herriko plazan, “Garapenean Bidelagun” udal egitasmoaren barruan, hainbat gobernuz kanpoko erakunderen postuak izan irailaren 28an. Gure proiektuak aurkezteaz gain, plazan egin zen poema eta testuen irakurketan parte hartu genuen eta bertso batzuk kantatu genituen.
Hona hemen Leire Lizarralde eta Iban Gartziaren bertsoak (Pello Joxepe doinuan).
Iparraldea eta hegoa
Hor dago hor gure marra
Hau salatzea tokatzen zaigu
Hau duk hau mundu baldarra
Batzuek dute soberan eta
Besteak berriz beharra
Elkarturikan piztu dezagun
Elkarlanaren su garra
Gehien behar duten horiei guztiei
Laguntzeaz arduratu
Pobre izatea ez da errua
Ez du inork aukeratu
Indar guztiak elkartu eta
Mundu hobeagoa sortu
Azkoitiatik behartsuenei
Borondatea luzatu
Urriaren 5ean Beasaingo Boluntario Egunean parte hartu genuen. Gainera astean zehar Beasaingo La Salle ikastetxeko DBHko ikasleei hitzaldiak eskain genizkien, Benin eta Togoko kaleko umeen egoera eta birgizarteratze proiektuei buruz. Gainera arazo honi buruzko kartel batzuk ere estreinatu genituen han.
El grupo local de Jóvenes y Desarrollo (Gazteak eta Garapena) ha participado activamente en las semanas de solidaridad organizadas por los Ayuntamientos de Azkoitia y Beasain (Gipuzkoa).
El sábado 28 de Setiembre, las diversas ONGDs que han recibido alguna ayuda del consistorio tuvieron una exposición en la plaza de Azkoitia, presentando sus actividades. Además de los diversos puestos, hubo proyección de vídeos y lectura de textos cortos o poemas, originales o no, sobre la solidaridad, en varias lenguas. La Semana de Azkoitia lleva por nombre “Garapenean bidelagun”, “Compañeros en el camino del desarrollo”.
El sábado 5 de Octubre, participamos en el XIIº Día del Voluntariado de Beasain. En la semana previa nos hicimos presentes en la Escuela de La Salle de Beasain, para ofrecer unas conferencias en torno a la problemática de los chicos y chicas de la calle de Benín y Togo. Además hemos presentado unos carteles – enaras en que se explican los proyectos subvencionados por los ayuntamientos de Beasain y Azkoitia.









Utzi erantzuna