Salestar ikastetxe guztietan Maria Laguntzailearen eguna berezia izaten da.
Beste salestar ikastetxe askotan bezala, gaur, maiatzaren 24a, ospatu dugu Maria Laguntzailearen eguna Floreaga ikastetxean. Egun hau ospatzeko egiten diren ekintzak ez dira egun bakarrekoak izaten; hala, HHkoek hilaren 22an izan zituzten gynkana, abestiak eta jolasak, LH 6koen laguntzaz. LHkoek, berriz, 23an arratsaldez gynkana ekologikoa izan zuten; horretan DBH4ko hainbat ikasleren eta beraien irakasleen laguntza jaso zuten eta jolas egiteaz gain nahikoa fruta jan zuten. Bitartean DBHkoek aretoan film entretenigarri bat ikusi zuten.
Gaur guztiok batera ospatu dugu eguna. Elizkizunak eman dio hasiera, eta ondoren izan dira jolasak eta pelikula. DBH4ko ikasleei, denbora asko baino lehen ikasle ohi izango direnei, gaur eman die ikastetxeko zuzendari den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra.
Iritsi da Maria Laguntzailearen eguna eta berarekin batera ikasturtearen azken txanpan sartu gara.

















Utzi erantzuna