Aurten ere, Agenda 21eko ekintzen artean DBHko 3. mailan gazta tartak egin dira. Horretarako, gela bakoitzeko ikasleak lau taldetan banatu dira. Osagaien zerrenda eta kopuruak ikusi eta urratsak irakurri ondoren, taldeka ekarri beharreko materialaren banaketa ( moldeak, irabiagailuak, ontziak, etab) egin da. Erosketetara joaterakoan talde bakoitzak irizpide batzuk, gehigarririk zuten ala ez, non eginak ziren, … kontuan izan ditu. Klase orduetan tartak egin eta dastatu dira. Benetan gozoak!
Utzi erantzuna