LH 1.zikloko eta HHko ikasleok azken astetan egindakoaren berri emango dizuegu. Oporrak baino lehen, lore usaintsuak landatu genituen, erromeroa, erramua, lavandula… HHko gela batzuetan ere zaintzen ditugu.
Bueltan, uzta jaso genuen errefautxo (rabanito) batzuk eta azelgak. Lurra prestatu eta aurreko astean letxugak eta patata landatu genituen.
Eguraldiak laguntzen badigu oporrak baino lehen jango ditugu letxuga batzuk.
Utzi erantzuna