Martxoaren 20an goizeko 8:45ean atera ginen Azkoititik autobusez. Bi ordu inguru autobusean zain egon ondoren iritsi ginen Loredora.
Hotelera joan ginen maletak uztera eta segituan “La Curva´´ surf eskolara joan ginen. Surf eskolan Cesar izeneko monitoreak esplikatu zigun zer eta nola egin behar genituen gauzak. Lehenengo neoprenoa jantzi genuen. Ondoren oinez hondartza jaitsi ginen. Han surf eskolako furgoneta bat zegoen zain surfeko tabla gehienekin, hamar guk eraman genituelako “La Curva´´-tik. Hondartzan lau taldetan banatu ginen eta jolas batzuk egin genituen berotzeko. Berotu eta gero, nola jaiki tablan esplikatu ziguten. Eta gero uretara joan ginen. Olatu onak zeuden surf egiteko. Ez ginen oso onak baina ala ere dezente ondo moldatu ginen lehenengo eguna izateko. Ordu bat eta erdi inguru ibili ginen. Gero bazkaltzera joan ginen hotelera. Arratsaldeko laurak aldera ibilaldi bat egin genuen hondartza batera. Hondartzan batzuk bainatu egin ginen, ura oso hotza egon arren. 20:30 aldera hotelera joan ginen, aldatu eta afaldu egin genuen. Afalostean “Buscando a Mavericks´´ filma ikusi genuen. Pelikula interesgarria zen. Pelikula bukatu eta ohera joan ginen.
Bigarren egunean, gosaldu eta aurreko goizean bezala surf eskolara joan ginen. Oraingoan azkarrago egin genuen dena eta denbora gehiago genuen surf egiteko. Aurreko egunean baino olatu gutxiago eta txikiagoak zeuden. Baina al zen moduan baina hartzen genituen gehienetan tente jartzen ginen. Bi ordu inguru aritu ginen surfean. Ondoren bazkaltzera joan ginen. Laurak aldera berriro ere ibilaldi labur bat egitera joan ginen bertan zegoen hondartza batera. Han haitzak zeuden eta karramarro txikiak, bi-hiru arrain txiki eta itsasoko izar bat hartu genituen. Hondartza horretan ere bainatu egin ginen. Gero hotelera bueltatu ginen. Afaldu eta gero festa bat eduki genuen diskoteka eta guzti.
Azkenengo egunean gosaldu eta hondartza garbitzera joan ginen. Hori ere egin beharreko lana da. Denetik aurkitu genuen: sokak, plastikoak, farola baten kanpokoa,botila pila bat, tabernetako plastikozko ahulki bat … Sinistezina zen hondartzan pilatzen den zaborra. Garbitu ondoren, autobusa hartu eta Castro Urdialesera joan ginen. Han eliza kanpoan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, berriro ere autobusera bueltatu eta Azkoiti aldera bueltatu ginen.
Surfean oso ondo pasatu genuen eta ibilaldietan ere bai, bisitatzeko lekua da. Merezi izan du Loredora joatea.
Hitzak: Jon Oteiza
Argazkiak: Meike Reijerman eta Jesus Larrañaga












Utzi erantzuna