• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JOSEBA GONZALEZ

2013-03-14 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Martxoaren 13an, Joseba Gonzalez Zugasti Donostiako Elizbarrutiko Bikario orokorrak hitzaldi interesgarria eskaini zuen On Bosco aretoan, Floreagako XXIV. Euskal Kultur Jardunaldien aurtengo amaierako saioan. Gaia: “Fedearen urtea: Jainkoaren bila”.

Hitzaldia hasi baino minutu batzuk lehenago jakin zen Aita Santu berria aukeratua izan zela. Hitzaldian zehar Vatikanoko irudiak proiektatu ziren eta Erromako Gotzain berriaren bedeinkapena zuzenean jarraitu genuen internetez.  Hirurogei lagun inguru bildu ziren aretoan

Joseba  azkoitiarra da. Apaiz ordenatua izan zen 1993ko ekainaren 27an eta Teologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatean) eta Eskritura Santuan doktorea (Erromako Bibliako Institutu Pontifizioa). Eskritura Santua irakasten du Gasteizeko Teologia Fakultatean eta Donostiako Zientzia Erlijiosoen Institutuan, eta Gipuzkoako elizbarrutiko hainbat parrokietan aritu da pastoral eginkizunetan.

Josebak Benedikto XVI.ak Fedearen Urtea deitzean idatzi zuen  “Porta Fidei” gutuneko bi pasarte azpimarratu zituen. Alde batetik, norberaren eta munduaren izatearen zentzua bilatzea, ja fedearen “ataria” da,  fedearen dohaina ezagutzen ez bada ere. Bestetik, fededunak sarri berekin du sufrimenduaren, bakardadearen eta Jainkoaren isiltasunaren proba.

Interesgarria izango litzateke bi bertsolariri (adibidez egun hauetan hemen izan diren Maialen eta Joni) bi egoera hauek proposatzea ofiziotan egiteko.

Ataria topagune izan daiteke, sinestunak eta bilatzaileak elkarrekin hitz egiteko. Atarian bi kontzeptu oinarrizko izan behar ditugu kontuan: norberaren kontzientzia eta denon Jainkoa.

Nork bere kontzientziaren eremuan hartu behar ditu erabakiak. Adibidez, Benedikto XVI. Aita Santuak, bere kontzientzia behin eta berriro Jaunaren aurrean aztertu ondoren, erabaki zuen ber zerbitzuari errenuntziatzea. Joan Paulo II.ak heriotzara arte jarraitu zuen, bere kontzientziari men eginez.  Oso garrantzitsua da bakoitzaren eta besteen kontzientzia errespetatzea. Kontzientzian aurkitzen dira norbera eta guztion Jainkoa. Gizakiak bere bihotzaren barnean, ezkutuan, Jaungoikoaren legea du gordeta. Bere buruaren eta beste guztien duintasuna hortxe oinarritzen da. Bestalde, kontzientziaz bizi eta jokatzeko heziketa prozesu bat behar da, ez da erraza.

Denon Jainkoa, gure eta guztion Jainkoa da, ez nirea bakarrik. Komunitatean bizi gara eta Jesusek Jainko Aitari erakutsi diguna aldarrikatzen dugu: Jaungoiko errukitsua, beti maite eta onartzen gaituena.

Ataritik etxera eta etxetik atarira egin behar dugu. Elizak munduaz arduratu behar du, eta guztion arteko elkarrizketan parte hartu behar du. Bihotzean Jainkoaren Hitza gordez, testigantza sinesgarria eskaini behar dio gizarteari, “Jainkoaren eta biziaren irrikari zabaltzeko gai izango direnen testigantza” (Porta Fidei, 15).

Hitzaldiaren amaieran, galdera eta iruzkinetarako denbora ere izan zen, elkarrizketa giroan.

Saio honekin eman zaie amaiera aurtengo Kultur Jardunaldiei. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete laguntzaile izan diren guztiei: Hiru hizlariei lehenbizi, Floreaga ikastetxeari eta Guraso Elkarteko Batzordeari, Azkoitiko Udala eta Javier Artetxeri, komunikabide eta partaide – entzule izan diren guztiei. Mila esker!!

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, gonzalez, hezkuntza, ikastetxea, joseba, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa