Martxoaren 11tik 15era Pakistaneko astea ospatu zen gure ikastetxean. Bertan, ikasle pakistandar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6.mailakoak begirale izan genituela, Pakistanen jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak martxoa 2013
LH 1.ZIKLOKOAK BASERRIETAN
LH 1 ziklokook, martxoaren 21a, osteguna, ibilaldia burutu genuen. Aurten baserrietan burutzen dituzten lanak ezagutzera joan ginen. Goizean taldeetan banatu eta baserri hauetan egon ginen: Gabiriako Baztarrika baserrian LH 1A mailakoak gazta egiten aritu ziren. Legazpiko Erraizabal baserrian LH 1B mailakoak, gazta egiten aritu ziren. Urretxuko Aikur baserrian LH 2B … [Gehiago irakurri...]
DBH 2koak BARTZELONAN
Aste honetan DBH 2.mailakoak Bartzelonan egon dira ikasbidaia gauzatzen. Martxoaren 20an, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ginen. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan genuen eta aisialdia bazkaltzeko eta paseoren bat egiteko. Ordu biak aldera berriro bideari ekin genion eta arratsaldeko seietan Montjuic estadio olinpikoan geunden. Han … [Gehiago irakurri...]
ASTE SANTUA PRESTATZEN
Azken egun hauetan opor usaina antzematen zen. Zer dela eta? Aste Santutako jai egunak datozkigulako. Gu eskolan egun hauetarako prestatzen aritu gara, aitortzak eginez eta tutoretza berezi bat eginez. Tutoretza honetan bi ikastetxe konparatu ditugu, ongi dagoen bat eta puskatuta dagoena. Gero bi ikastetxeak gure bihotzekin eta Jesusen heriotzarekin konparatu ditugu, ekintza … [Gehiago irakurri...]