Iritsi da, aurten ere, Errege magoek urtero egiten diguten bisita. Goizeko hamarrak aldera iritsi dira Baztartxora, eta han zain geundenok egin diegu ongi etorria: dantzak bertsoak… alaitasunik ez da falta izan. Ainhoa eta Jonek egin dute aurkezpen lana, eta haiek gidatu dute ekitaldia. Haurrak, berriz, txintxo eta urduri, taldeka erregeengana igo dira, haiei gutunak ematera, eta goxokiak jasotzera.
Abestiak, argazkiak… argazkiak, abestiak… betikoa dirudiena, baina urtero berria dena, ilusioa nork berea baitu!
Eta bukaera, nola ez, EKARRIKO???
LH 3, 4, 5 eta 6koek On Bosco antzokian izan dute bere jaialdia: lehenik pelikula ikusi, gero abestu eta azkenik sari banaketa.
Erregeak gure opariekin gogoratuko diren bezala, ez ditzagun ahaztu opari materialik gabe geratuko diren hainbeste eta hainbeste haur.
















Utzi erantzuna