Ostirala goiza, LH 5 . mailakoak ura nola garbitzen den aztertzen pasa genuen. Lehendabizi Nuarbeko Ibai Eder urtegira joan ginen. Han ura nola hartzen duten eta ur horrekin zer egiten duten ikasi genuen. Urtegiko paretaren barrutik pasa eta eskailera mordoxka bat igo ondoren, Oñatzeko Ibai Eder araztegira jaitsi ginen.
Araztegi honetan ikusi genuen urtegitik datorren ura nola garbitzen duten gure etxeetara iritsi baino lehen. Lehendabizi uraren abiadura kontrolatzen dute, gero lokatzak kentzen dituzte, ondoren fluorra eta kloroa botatzen dute eta azkenik herrietako depositoetara bidaltzen dute. Zenbat lan guk ur egokia edateko…!
Azkenik Lasaoko Badiolegi araztegira iritsi ginen. Araztegi honetan etxeetan, lantegietan… erabilitako ura garbitzen dute errekara bota baino lehen. Hemen lehendabizi solido handiak kentzen dituzte. Ondoren koipeak eta hondarra. Eta azkenik lohiak kentzen dituzte. Araztegi honetan sortutako hondakin guztiak Lapatxeko zabortegira eramaten dira.
Goiz pasa honen ondoren garbi geratu zaigu ura daukagun altxor handi bat dela eta ur hori tratatzen zenbat denbora eta zenbat diru erabili behar den. Ondo aprobetxatu dezagun ura.
Hitzak: Laura Murillo
Argazkiak: Laura Murillo, Mialu Irizar eta Eli Osoro











Utzi erantzuna