Oraingoan ere iritsi zitzaigun 4. mailako ikasleoi San Jose Egoitzara joateko garaia. Zenbait prestakizun, ilusio handiz aurrera eraman ondoren, bertaratu ginen eta beraiekin arratsalde alaia pasatzeko aukera ezin hobea izan genuen.
Olatz Zabaleta eta Jose Manuel irakasleei esker, ikasleok gogo eta ilusio osoz prestaturiko abesti eta antzezlanak aurkeztu genituen. Bitartean, agureek ere parte hartu zuten, abestuz eta txaloka musikarekin bat.
Emanaldia amaitu ostean, agure bakoitzari Maria Fernández, Maribel eta Mª Cruz irakasleek, zenbait ikasleekin batera, prestaturiko loretxo eta gozokiak banatu genituen. Hain eskertuak agertu ziren bertakoak, emakume batek esan zigula emozioak hartuta “Jaungoikoak eman diezaiela haur hauei urte asko, horrelako ekintza ugari burutzeko”. Espero dugu hitz hauek gogoan harturik, datorren urtean ere beraiekin egotea.
Hitzak: Olatz Gabilondo











Utzi erantzuna