Zer moduz hasi duzue 2012-2013 ikasturtea? Guk ilusioz beterik heldu diegu irakasgai eta proiektu berriei, horien artean Hizkuntzaren Normalkuntzakoari.
Iaz DBH4koek osatu zuten ikasle batzordea, baina dagoeneko ez daudenez gure artean, taldea eraberritu egin behar izan da. Eta geu animatu gara, zer iruditzen? DBH3ko 15 lagun gara eta gogo biziz gatoz euskararen alde lan egiteko.
Gure eginkizunen baitan, liburutegiaren ardura dago. Jakingo duzuenez, liburutegian hainbat eta hainbat liburu daude irakurriak izateko zain, zuen eskuen artean egoteko irrikaz. Bada gu ere hantxe izango gaituzue asteartero (jolas orduan) liburuak aurkitzen laguntzeko eta ondoren maileguak karpeta batean apuntatzeko.
Zuen zain izango gaituzue, asteartero, liburutegian.
Hizkuntza Normalkuntzako ikasle batzordea
Utzi erantzuna