Euria abiatzean, euria iristean, euria baratzean eta euria baserria ikusten aritu ginen bitartean. Euria izan genuen bidelagun ia egun osoan. Baina hala ere egun zoragarria pasa genuen Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserrian.
Aterki , euritako eta bota handiak jantzita ez genuen baserritar itxura handirik eraman baina saiatu ginen geure betebeharra betetzen.
Ondo prestatuta joan ginenez baratzean ibiltzeko aukera izan genuen, barazkiak ikusi eta izenak errepasatu ondoren arbiak ateratzen ibili ginen landare handienei tokia egiteko. Baserriko lanari buruzko tailertxo bat ere genuen taldeka jarrita.
Interpretazio zentroan Igartubeiti baserriaren historia eta horrekin batera Euskal Herriko hainbat ohituren berri jasotzeko aukera izan genuen, horretarako bereziki prestatutako irudi , soinu eta erakusketaren bidez.
Baina ikusgarriena, zalantzarik gabe, dolarea iruditu zitzaigun. Urtean sei-zazpi bat aldiz jartzen dute martxan dolarea, duela 4 mende jartzen zuten sistema berberaz, eta guri ikustea egokitu zitzaigun.
Asko ikasi genuen dolareei buruz: inguruan horrelako 200 bat bazirela, ez dakitela zergatik egingo zuten lehen solairuan, belaunaldiz belaunaldi zaintzen zutela dolarea egiteko zuhaitza…
Utzi erantzuna