Aste Santu ondoren ekin genion irristaketa ikastaroei: bat astelehenetan eta bestea ostegunetan . Gipuzkoako Federazioan irakasle den Jose Mari Barranchina etortzen zen, berak hain ongi menperatzen duen kirolaren sekretu guztiak guri kontatzera.
32 haur inguru ibili dira 8 astez kirol honen nondik norakoak ikasten. Batzuk, jada, aurreko ikasturtean polikiroldegian jardun zuten irristaketan; beste batzuentzat hastapen ikastaroa izan da. Denak primeran ibili dira, bakoitzak zekienetik abiatu eta denek zerbait berria ikasi baitute.
Ikastaroari amaiera emateko diploma bat banatu zitzaien.
Utzi erantzuna