Ekainaren 18an Floreaga Ikastetxeko mendizaleen taldeak X. On Luis Puyadena Oroigarria izan zuen, mendian egun pasa eginez. Urtero egin ohi da mendi ibilaldi hau, Floreagaren alde hainbeste lan egin zuen salestar haren (On Luisen) omenez. Ikasturteko irteerei amaiera eman ohi die.
“Arritte”ko putzutik Otzolarre aldera abiatu ziren. Handik Oleta aldera, laino eta ihintz artean. Samiño edo Hiruarrietako tontorrera jarraian. Samiñoko txabolan hamaiketako ederra egin eta behera, Toki Eder ingurutik igaroz.
Floreagako elizan meza izan zuten. Ondoren, Floreaga ikastetxean izan ziren bazkari gozoa eta pilotan jokatzeko edo jolaserako tarte bikaina.
La 10ª edición del Memorial Luis Puyadena de montaña tuvo lugar el domingo 17 de Junio. La ascensión a los montes Oleta y Samiño dio comienzo a la jornada. La misa y la comida en Floreaga culminaron una bonita jornada montañera, en recuerdo del gran salesiano azkoitiarra cuyo nombre lleva. Con esta excursión se da fin a las salidas organizadas durante el curso 2011-12.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Lourdes Alberdi, Xabier Aranbarri, Arritokieta Amilibia











Utzi erantzuna